Nor gara

Aria

ARIA Marina Landa kantautoreak 2023an sortutako proiektua da. Urte horretan bertan Urdin diskoa kaleratu ondoren, 2025ean taldeak Aurrera Begira diskoa aurkezten digu, “Uhara” eta “Dantzaren iraultza” singleekin.

Talde donostiarraren musikak pop doinu klasikoen eta freskoen nahasketa dakar, brit pop eta pop italiarraren pintzeladak dituelarik. Taldea Marina Landak ez ezik, Iñaki Ortegok (teklatuak), Iñaki Olaskoagak (gitarrak) eta Ion Larrañagak (bateria) osatzen dute. 2025eko udazkenetik, zuzenekoetan Ane Bastida dute bidelagun baxuan.

“Aria” hitzak, aire esan nahi du italieraz. Marinak Euskal Herria eta Sizilia artean bizi zenean sortu zuen proiektua hain justu bere abestiei airea eman ahal izateko. Izan ere, musika sortu eta zuzenean jotzea airean hegan egin eta kezkak alde batera utzita, nolabait badelako barnea askatu eta besterik gabe flotatzea bezalakoa.

Taldeak bere sorreratik hainbat espazio eta jaialditan jo du: Kutxa Fundazioa aretoa, Intxaurrondo K.E., Durangoko Azoka, Haragi Fest Tolosan, Iruñeko Indara aretoa, etab. Horrez gain, 2026an Noticias taldeak antolatutako “Musika km0” lehiaketako hirugarren irabazleak izan dira.

Dal cuore all’aria. Bihotzetik airera.