
Aria
“Eta zuk zer izan nahi duzu handitan?” galdera erantzuten zuen bakoitzean irribarretsu erantzuten zuen Marina Landak ziztu bizian: “Nik, abeslaria!” Orain, bi hamarkada beranduago, bere ametsa betetzen ari da. Sizilian bizitzetik itzultzean, 2023an Aria taldea sortu zuen, italieraz aire esan nahi duena, hain justu nerabezarotik konposatzen zeramatzan abestiei airea eman ahal izateko.
Gitarran Iñaki Olaskoagak, baterian Ion Larrañagak eta baxuan Ane Bastidak laguntzen dute, eta elkarrekin pop soinuak sortzen dituzte. Kanta bakoitzaren identitate propioa defendatuta baina disko baten kohesioa bilatuta, abestiek melodia, doinu eta mezu ugari darabiltzate.
2023 amaieran Urdin kaleratu zuten eta 2025ean Aurrera Begira. Azken honetan Oriol Flores izan zuten bidelagun ekoizpenean eta bertan “Dantzaren iraultza” eta “Uhara” singleak aurki ditzakegu.
Besteak beste Durangoko Azokan Ahotseneatik; Donostian Lugaritz, Intxaurrondo K.E. eta Kutxa Fundazioa aretotik; Iruñean Indaratik; Basauriko Social antzokitik eta Tolosako Haragi Fest-etik igaro dira azken urteotan. Horrez gain, 2026an Realak antolatutako maketa lehiaketaren irabazleak izan dira, Anoetan 28.000 lagunen aurrean jotzera eraman zituena.
Orain, hirugarren diskoan lanean ari dira, soinu eta estilo berriak probatzeko gogoz, Ariaren esentzia galdu gabe.
Dal cuore all’aria. Bihotzetik airera.

